Hemen daude, heldu dira, eta aurton oso onak izan garenez, Errege Magoek oparitxo batzuk utzi dizkigute Arduratun.
Gaur goizean, Arduratun sartu garenean, nerabeen gurasoei zuzenduriko gida didaktiko batzuk aurkitu ditugu; gida hauek drogetaz, jarraibide edukatiboez eta etxean nerabezaroari aurre egiteko modu egokienari buruz hitz egiten digute. Zuok ere, gu bezala, Arduraturen parte garrantzitsua zaretenez, opari hau zuona ere badela ulertzen dugu, eta horrengatik, zuokin partekatzen dugu hemen gaur.
Hemen zehazten dizuegu errege jakintsu horiek ekarritako gidak, eta erraztasunez eskuratu ahal ditzazuen, estekak ere gehitzen ditugu.
Seme-alabei drogen arloan laguntzea
Nafarroako Gobernuak argitaratutako gida honen xedea gurasoei beren seme-alaba nerabeak drogetatik babesten laguntzea da.
Bertan, drogen fenomenoari buruzko informazioa, familian prebentzioa sustatzeko orientabideak eta alarmazantzuak hautemateko tresnak jasotzen dira, bai eta, behar izanez gero, seme-alaben droga-kontsumoari aurre egiteko estrategiak ere.
Hablemos de drogas: una realidad que debe tratarse en familia
Familian lan prebentibo eraginkor bat egite aldera, 11 eta 18 urte bitarteko neska-mutilen familiengan drogen inguruko hausnarketa eragin nahi du gida honek.
Guía de orientación para familias con adolescentes
Seme-alaben heziketaren inguruko informazio-bilduma da gida hau eta nerabeen garapen prozesuan berebiziko garrantzia duten aspektu guztiak azaldu nahi ditu.
Material hauek guztiak, eta baita beste batzuk ere, eskuragarri dituzue Materialak atalean.
“Oparitxo” hau zuen gustokoa eta zuontzat baliagarria izatea espero dugu.