Elikadura, teknologia berriak, nerabezaroa, osasuna, telefono mugikorra, garapena, arauak eta mugak,…; beti bezala, denetarik daukagu gaur ere.
Aste honetan partekatzen duguna…
Zergatik hartzen dituzte drogak gazteek?
Ondo pasatzea, jakin-mina eta sentsazio berriak sentitu nahi izatea dira gazteek drogak hartzeko dituzten arrazoi nagusiak. 30 urtetik beherako gazteen ia %60ak, drogak hartzeak ondo pasatzearekin zerikusia duela uste du.
Erretzeari lagatzeko gida
Erretzeari lagatzeko arrazoiak hainbat izaten dira, ezberdinak eta pertsonalak denak. Era berean, erabilitako metodoak ere ezberdinak izaten dira pertsona bakoitzarentzat: inongo laguntzarik gabe saiatzen direnak daude, baina baita, tratamendu farmakologikoez edo bestelako terapiez baliatzen direnak ere.
Minbiziaren Aurkako Elkarteak gida praktiko bat kaleratu du, erretzeari lagatzea errazagoa egingo duten gomendioekin.
Erretzeko ohitura eta tabakoarekiko menpekotasuna eteteko estrategia ezberdinak eskaintzen ditu gida honek, eta erretzea ikasitako jokabidea den heinean, kontrolatu eta aldatu daitekeela azpimarratzen du.
Beraiek esan digutena…
12 eta 22 urte bitarteko gazte talde handi batekin lasaitasunez hitz egiteko aukera izan dugu, eta beraien kontsumoetaz, txokoetan edo lokaletan gertatzen denaz, beraien aisialdaz,… galdetu diegu; hitz batean esanda, beraiek drogen gaia nola bizi duten jakin nahi genuen, zerk kezkatzen dituen, eta beraien ustez kontsumo problematikoak, arriskuzko portaerak eta adikzioak prebenitzeko zer egin daitekeen ere galdetu nahi izan diegu.
Aste honetan partekatzen duguna…
Gai oso ezberdinei buruzko berriek eta artikuluek osatzen dute aste honetan egiten dizuegun eskaintza…
Adikzioei buruzko Lege-proiektua
Osasuna sustatzeko, adikzioak prebenitzeko eta eskaintza murrizteko neurrien bitartez, Adikzioei buruzko Lege-proiektuak errealitate berriei egokituriko konponbideak ematea du helburu, arreta berezia eskainita adingabeei eta giza talde ahulenei.
Aste honetan partekatzen duguna…
GIB-ari buruzko berriak biltzen jarraitzen dugu aste honetan ere, baina oraingoan, tabakoari buruzko berriak eta substantzia honen inguruan garatu diren araudei berriei buruzkoak, nerabezaroan ematen diren kontsumoak,… eta pare bat gauzatxo gehiago gehitu ditugu.
Haurren eskubideak bermatzen al dira?
Ostegun honetan, azaroak 20, NBEaren Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak 25 urte betetzen ditu. Dokumentu hau sinatzen duten herrialdeek, derrigorrez bete behar dituztebertan biltzen diren 54 artikuluak, hau da, eskubide hauek bermatzeko politika aktiboak garatu behar dituzte eta hauei buruz kontu eman behar dute gero.
Baina, zein da haurtzaroaren egoera gaur egun espainiar estatuan?
Aste honetan partekatzen duguna….
Aste honetan berri oso ezberdinak aurkitu ditugu. Zuentzat interesgarriak izatea itxaroten dugu.
Tabakoari buruz hitz egin dezagun
Gazteak nekatuta daude beti mezu berdintsuak entzuteaz, tabakoa birikietako gaisotasunekin, minbiziarekin, heriotzarekin,…. lotzen duten mezuetaz. Ez dira mezu hauekin identifikatzen, gazteak izanik, eragin hauek oso urrun ikusten baitituzte. Ez dugu ahaztu behar, nerabezaroaren ezaugarrietako bi, orainean bizitzea eta zauritua ezin izatearen sentsazioa direla.
Honengatik guztiagatik, gaurkoan, ikus-entzunezko material bat partekatu nahi izan dugu zuokin, gure esperientziaren arabera, beraiekin tabakoari buruz hitz egiterakoan oso eraginkorra delako eta zer pentsa ematen dietelako.
Azken bidalketak
- ZELAN BABESTU AHAL DITUGU GURE SEME-ALABEN BEGIAK PANTAILA DIGITALEN AURREAN?
- Aita, noiz itzuliko da amama?
- Mundua aldatu zuten 26 emakume izugarriren bizitza nerabeei kontatuta
- Jokover, ausazko jokoei eta apustuei buruzko bideo-joko berria gaztetxoentzat
- Cyberia Enea, teknologia berrien erabilera egokiari buruzko blog berria
Artxiboak
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila