Autoestimua, ikasketa arazoak, egungo gazteen baloreak, eskolaz-kanpoko ekikntzak, elkarbizitza familian, drogak, kontsumoak, legeak,… .
Aste honetan partekatzen duguna…
Aste honetan partekatzen duguna…
Alde batetik, nerabe eta gazteen artean areagotzen ari diren jarrera matxistetan eta genero-indarkeria kasu ezberdinetan jarri dugu arreta aste honetan; bestetik, hezkuntzarekin, eskolarekin, ikasketekin eta hizkuntzekin lotutako gai ezberdinetan; eta egun hauetan jasaten ari garen eguraldi zakar hau ere ez dugu ahaztu nahi izan. Aste honetan bildu ditugun berriak zuen gustokoak izatea espero dugu!
Zergatik hartzen dituzte drogak gazteek?
Ondo pasatzea, jakin-mina eta sentsazio berriak sentitu nahi izatea dira gazteek drogak hartzeko dituzten arrazoi nagusiak. 30 urtetik beherako gazteen ia %60ak, drogak hartzeak ondo pasatzearekin zerikusia duela uste du.
Beraiek esan digutena…
12 eta 22 urte bitarteko gazte talde handi batekin lasaitasunez hitz egiteko aukera izan dugu, eta beraien kontsumoetaz, txokoetan edo lokaletan gertatzen denaz, beraien aisialdaz,… galdetu diegu; hitz batean esanda, beraiek drogen gaia nola bizi duten jakin nahi genuen, zerk kezkatzen dituen, eta beraien ustez kontsumo problematikoak, arriskuzko portaerak eta adikzioak prebenitzeko zer egin daitekeen ere galdetu nahi izan diegu.
Hemen daude…
Gaur goizean, Arduratun sartu garenean, Errege Magoek “oparitxo” bat utzi digutela ikusi dugu: nerabeen gurasoei zuzenduriko gida didaktiko batzuk; gida hauek drogetaz, jarraibide edukatiboez eta etxean nerabezaroari aurre egiteko modu egokienari buruz hitz egiten digute. Zuok ere, gu bezala, Arduraturen parte garrantzitsua zaretenez, opari hau zuona ere badela ulertzen dugu, eta horrengatik, zuokin partekatzen dugu hemen gaur.
Adikzioei buruzko Lege-proiektua
Osasuna sustatzeko, adikzioak prebenitzeko eta eskaintza murrizteko neurrien bitartez, Adikzioei buruzko Lege-proiektuak errealitate berriei egokituriko konponbideak ematea du helburu, arreta berezia eskainita adingabeei eta giza talde ahulenei.
Aste honetan partekatzen duguna…
GIB-ari buruzko berriak biltzen jarraitzen dugu aste honetan ere, baina oraingoan, tabakoari buruzko berriak eta substantzia honen inguruan garatu diren araudei berriei buruzkoak, nerabezaroan ematen diren kontsumoak,… eta pare bat gauzatxo gehiago gehitu ditugu.
Haurren eskubideak bermatzen al dira?
Ostegun honetan, azaroak 20, NBEaren Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak 25 urte betetzen ditu. Dokumentu hau sinatzen duten herrialdeek, derrigorrez bete behar dituztebertan biltzen diren 54 artikuluak, hau da, eskubide hauek bermatzeko politika aktiboak garatu behar dituzte eta hauei buruz kontu eman behar dute gero.
Baina, zein da haurtzaroaren egoera gaur egun espainiar estatuan?
Aste honetan partekatzen duguna….
Aste honetan gai ezberdinei buruz irakurri dugu: genero kontuak, osasun kontuak,… .
Drogei buruzko nazioarteko txosten berri eta iraultzailea
Droga-Politiken Batzorde Orokorrak pasa den astean drogei buruzko txosten berria eta iraultzailea kaleratu du: “Como asumir el control: distintas vías hacia políticas de drogas eficaces”. txosten honek “drogen aurkako gerra” bezala ezagutzen denaren porrota gogor salatu du eta giza-eskubideak eta osasuna lehenesten duten estrategia berriak behar direla argudiatzen du.
Batzorde Orokorrak argi du bere proposamenak polemikoak direla eta errefusa sortuko dutela, baina, hala ere, Gobernuek kontsumitzaileen kriminalizazioa baztertu eta drogen merkatua arautu behar dutela ikusten dute.
Azken bidalketak
- ZELAN BABESTU AHAL DITUGU GURE SEME-ALABEN BEGIAK PANTAILA DIGITALEN AURREAN?
- Aita, noiz itzuliko da amama?
- Mundua aldatu zuten 26 emakume izugarriren bizitza nerabeei kontatuta
- Jokover, ausazko jokoei eta apustuei buruzko bideo-joko berria gaztetxoentzat
- Cyberia Enea, teknologia berrien erabilera egokiari buruzko blog berria
Artxiboak
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila